Ikasketa plana - Arratiako Musika Eskola

Vaya al Contenido

Ikasketa plana

IDAZKARITZA

IKASKETA PLANA

1. MAILA - KONTAKTUA
 
   4, 5 eta 6 urteko ikasleei zuzendua. Musikak umeengan sentipen eta emozio ezberdinak pizten ditu, indibidualki edo eta talde parte hartzean.

   Ikaslearen autonomia eta autoestima bultzatuko dira eta ondorioz ikaskideen arteko begirunea eta musikarekiko heziketa estetikoa eta musikala garatuko da.  Horretako aspektu erritmikoak, melodikoak, ahotsaren hezkitea gorputz perkusioa eta edertasunarekiko barnerapena landuko dira.

   Umeek ulermenaren gaitasunak 3 urte dituela jasotzen ditu, horregatik eskolarizazio prozesuarekin bat musika heziketa hastea komenigarria izango litzateke.

   Musika heziketak hainbat eta hainbat gaitsaun eta balore indartzen ditu haur hezkuntza garaian. Irakaslearen lana musikak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetzatzean datza umeenganako emozio eta pentsamolde sortzailea indartzeko.

2. MAILA - HASTAPENA
 
   7 urte baino gehiago dituen umeentzat zuzendua. Maila honetan ikaslegoa musika tresna musika-adierazpenerako gaitasuna garatzeko nukleo gisa barneratzen hasten da. Irakaskuntzaren tarte honetan taldeko esperientzia txikiak hasten dira kamarako talde txikietan.
 
   Hizkuntza Musikalaren irakaskuntza musika-tresnarekiko aplikazio zuzenaren arabera aurkezten da, ikaslearen ahots, erritmo eta entzumenaren gaitasunak landuz, musika kodea adierazpide eta komunikabidea bilakatu ahal izateko.
  
   Hizkuntza Musikala eta kantu korala bere oinarrizko mailan, txanponaren bi aldeak balira bezala hartu behar dira. Ahots zuriko koru batean artistikoki kantaraztea, musikari baten heziketan eman beharreko lehen pausoa da. Ahots esperientziak soinu fisikoaren giza dimentsio barneratuagoa emango dio. Esaldi musikal bat ondo kantatzen jakiteak, pasartea ulertzeko erraztasunean eragingo du.

3. MAILA – FINKAPENA
 
   Musika-tresnaren ezagupenean eta taldeko praktikan sakontzen jarraitu nahi duen ikaslegoari zuzendurikoa. Horretaz gain saiatzen gara musika-egitearen ulerpen hobeago baterako beharrezko gaitasunak garatzen. Hau dela eta, ikasleak Analisia ikas dezake, ikasgai honetan biltzen direlarik Musikaren Historian zehar emandako Eraren ezagupenak.
Regreso al contenido | Regreso al menu principal