Historia - Arratiako Musika Eskola

Vaya al Contenido

Historia

MUSIKA ESKOLA
  Gure historia 70. hamarkadan hasten da, izan be garai hartan hasten da artikuluetan modu ez-akademikoan irakaskuntza musikala Arratian. Borondatez beteta eta azpiegitura lar barik musika eskolak emoten hasten dira.

  Irakaskuntza antolatu zutenen artean Gumuzio ahiztak, Sorkunde, Edurne eta Inmakuladak 75-76 bitartean lehenengo pausuak emoten hasi ziren.
     
  80. hamarkada hasieran hiru ziren bizirik mantentzen ziren eskola emateak, Artean Edurne Gumuzioren eskutik, Areatzan Ruper Lekue eta Igorren Luis Iruarrizaga abesbatza. Hamarkada berberean Areatzako banda sortzen da eta urte beteko epean musika akademia sortu zan Areatzan, batez be Kaixo fanfanrriako beharrizanak asetzeko asmotan.
     
  Ordurarte fanfarriako helduak irakasten eutseen gazteei eta orduan modu bat planteatu zan: Akademia.
     
  Areatzan egindako esperimentuak ondorio aberasgarriak izan zituen eta Ruper Lekuek Igorrera zabaltzea pentsatu zuen, Luis Iruarrizaga abesbatzaren laguntzaz. Igorreko akademiaren sorkuntzarekin batera batasunean oinarritutako irakaskuntza zentro bat ezinbestekoa zela Arratiarentzat adostu zan.
     
  Hurrengo urteetan musika irakaskuntza arautze bidean jartzen da eta 1986an argitaratu zan boletinean Arteako musika kontserbatorio gisa onartzen da.

     
  Lehenengo urtean dozena bat irakasle has izan klaseak emoten, baina jardun laboral horrek ez eukan estaldurarik, kontratubako lana zan, harik eta denbora batera Arteako Udalak kargu egin eta hiru urteko kontratua osatu arte. Hirugarren urtea eta gero Arteako Udalak veste era batera funtzionatzeko gomen dioa egin eutsen langileai, empresa edo kooperatiba moduan lan egiteko, izan be udal bakarrak egoera horreri eustea konplikatua zan. Mankomunitatea bitartekari zala udal bakoitzak ikasle kopuruaren arabera diru bat jartzea erabakitzen du.
     
  1990. urtean
  Ley Organica General del Sistema Educativo (LOGSE) sortu zan eta honek beste gauza askoren artean musika irakasteko eta arautzeko irizpideak errotik aldatu zituen. Ordutik aurrera herri gehienetan musika eskola moduan jarraitzen dute eta ez kontserbatorio gisa. 
Regreso al contenido | Regreso al menu principal